Espediente gehienak (18) musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Besteak, kaleko zurrutarekin eta erretzearekin lotutakoak izan dira.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, hogei bat zigor espediente zabaldu zituen joan den astean Udaltzaingoak, gehienak musukoa ez erabiltzeagatik (18 espediente).
Bestalde, tabernetan «orokorrean modu egokian»ari direla diote Udaltzaingoaren iturriek, baina azken astean bi tabernen aurkako espedienteak zabaldu dituztela. Bestalde, kale zurrutarekin lotutako akta bat eta kalean osasun distantzia bermatzen ez denean erretzeagatik beste hiru espediente zabaldu dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario