Larunbatean Irunen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzera atera ziren atzo irundarrak.
Dozenaka lagunek erantzun zioten atzo (hilak 1) M8 Asanblada Feminista Bidasoak eta Irungo Udalak egindako deialdiari. Larunbateko eraso matxista salatzeko bildu ziren San Juan plazan, Indarkeriaren aurrean borroka feminista lelopean. Elkarretaratze isila egin zuten, eta txalo zaparrada batekin amaitu zuten atzoko aldarrikapen ekitaldia. Bertan, herritarrekin batera, alderdi guztietako ordezkariak izan ziren, alkatea barne.
No hay comentarios:
Publicar un comentario