Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, udaleko Gizarte Ongizate saileko ordezkari berri David Nuñok eskerrak eman dizkie migratzaileekin egunerokotasunean lanean ari diren taldeei.
Gaurko (hilak 18) Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Irungo Gizarte Ongizate saileko ordezkari berri David Nuñok hiriko eragile ezberdinek egiten duten lana eskertzeko ohar bat zabaldu du. «Gure hirian lan egiten duten erakundeek eta pertsonek bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari balioa eman nahi diot», esan du.
Era berean eskerrak eman dizkie Irundik igarotzen diren edo Irungo herritarren parte izatera datozen migranteei egiten dieten laguntza eskertu du, besteak beste, Irungo Harrera Sarea, Adiskidetuak, Adiskidetasuna, Indoamerika Herria, SOS Arrazakeria eta Gurutze Gorriko boluntarioen lana txalotu du. «Guztiontzako migrazio seguru eta duinarekiko konpromisoa berresten dugu», erantsi du Elkarrekin Podemos-IU taldeko kideak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario