Gabonetan gora egin dute isunek, bereziki abenduaren 24 eta 31n.
Irungo Udaltzaingoak 82 isun espediente zabaldu ditu azken astean (abenduaren 28tik hilaren 3ra bitarte), osasun neurriak ez betetzeagatik. Zigor gehienak Gabon gauean zein urte zahar gauean jarri zituztela azaldu dute udaleko iturriek.
Talde kopurua, ordutegia edo zirkulazio askatasunarekin lotutako neurriak ez errespetatzeagatik 30 akta zabaldu dituzte; beste 9 lagun musukoa ez erabiltzeagatik isundu dituzte; 3 eremu publikoan erretzeagatik; 1 ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik; 16 kasu edukiera ez betetzeagatik eta gainerako 23 isunak kalean alkohola edateagatik zabaldu dituzte.
Bestalde, udaletik azaldu dutenez, azken asteotan udaltzainak etxebizitza ugaritan bertaratu behar izan dira, bizilagunen kexak direla eta. Gauean soinua egiteagatik 8 akta zabaldu ditute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario