Noticia publicada en Bidasoko HITZA,el jueves día 28 de Enero de 2021.
Bisita gidatua beharrean, hitzaldia eskainiko dute bihar erakusketaren protagonista den Jesus Maria Corman eta Menchu Gal aretoko komisario Helena Elbustok.
Bihar (hilak 29) Menchu Gal aretoak jasotako Salvajeza erakusketaren harira egitekoa zen bisita gidatuak formatu aldaketa jasan du. Bisita gidatua beharrean, hitzaldia eskainiko dute Jesus Maria Corman artistak eta Helena Elbusto Menchu Gal aretoko komisarioak. Gehienez 18 lagun bertaratu ahal izango dira.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek, helbide honetara idatziz edo 943 505 408 telefono zenbakira deituz.
Erakusketa aldiz, otsailaren 21era bitarte bisitatu daiteke, ondorengo ordutegian: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai eguenetan aldiz, 11:30etik 13:30era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario