Irungo Harrera Sareak 2.000 pertsonatik gora artatu ditu 2020 urtean zehar
Irungo Harrera Sarea.- Pandemia egoera dela eta migrazioa jaitsiera nabaritu da eta Sarearen lanak ere baldintzatuak egon dira aurten. Izurritearen lehen 4 hilabeteetan, martxotik ekainera ez zen inor iritsi.
Bataz beste 8-10 pertsona atenditu dira egunero. Horietatik %8 inguru emakumeak dira eta %6 adin txikikoak. Nazionalitateka eta gehienetik gutxienera, hartu dira Ginea Conakry, Mali, Boli Kosta, Senegal eta beste batzuk.
Lan-taldeei dagokionez: harrera taldea (informazioa, eskubideak eta argibideak) 1.500 lagun hartu ditu; gau txori taldeak (gauean iristen direnak aterpetxera bideratu) 1.150; erropa taldea (pandemiarekin larrialdiko kasuak bakarrik), 200 lagun
Migranteen profil aniztasuna. Dublinatuak eta Europan bi urte baino gehiago pasa duten migranteak heltzen ari dira Irunera.
- Dublinatuak deiturikoak, asiloa Europara sartu diren herrialdean eskatzera behartzen ditu Dublingo Hitzarmenak. Beste herrialde batean eskatuz gero, sartu ziren herrialdera itzultzen dituzte eta migrazioa berriro hasten dute. Kasu ugari ikusten dira Irunen.
- Bestalde, geroz eta gehiago dira paperak eduki eta krisiagatik etab. galdu eta egoera irregularrean erortzen direnak. Horregatik migrazioa berriro hasten dute, lan bila. Horrelako pertsonak ere iristen dira.
- Azkenik, asiloa ezeztatu dietenak daude. Hauek ere ezin dira aterpean sartu, estatuan eskatzen zaien baina denbora gehiago daramatelako.
Pertsona hauei guztiei ez zaie aterpean sartzeko aukera ematen eta beraz, kalean geratzen direnak daude maiz, nahiz eta albergean tokia egon, diru publikoa xahutu eta migranteen zaurgarritasun egoera areagotuz (hotzaldiak aktibatzen direnean ezik. Horretarako temperatura 8 gradutik jeitsi behar da).
Egoera hori konpontzeko eskatzen zaie aterpea eta bertako arauak kudeatzen dituzten erakundeei, dauden baliabideak pertsona zaurgarrien beharretara ahal den hoberen moldatzeko. Horretan IHS erakundeekin elkar lanean aritzeko prest dago, beti bezala.
Bestalde Frantziak eta Espainiak mugen kontrola areagotu dutenetik, migrazio baldintzak okerragotu dituzte eta trafikanteak hori profitatzen dute. Migranteek arazo gehiago dituzte modu seguruan migratzeko eta zaurgarritasuna areagotu da, bereziki emakume, haur eta adin gutxikoentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario