jueves, 30 de septiembre de 2021

EH Bilduk urriaren 8an itzalaldi masiboan parte hartzera deitu du

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 30 de Septiembre de 2021.

EH Bilduk urriaren 8an itzalaldi masiboan parte hartzera deitu du

M.A.I. IRUN.

Argindarraren prezioaren igoera dela eta, udalbatzan urgentzia bidez mozioa aurkeztu zuen Irungo EH Bilduk egoera salatu eta Udala urriaren 8an 22.00etan deitu den itzalaldi eta kazola-jotzera batzeko asmoz.

Mozioan argindarraren inguruan gertatzen ari den guztiaren laburpena eta balorazioa egiten zen eta ondoren lau puntu zituen erabaki-atal bat proposatzen zuen. Horretan, «espainiar Estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari diren iruzur larria» salatzen zen alde batetik eta aldarrikatzen zen ere «Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar du, Espainiar Estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak behar ditugu, sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko». Eusko Jaurlaritzari «lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak» eskatzen zitzaizkion eta Irungo Udalari deitutako itzalaldiarekin bat egitea.

Gehiengoa duten Udal Gobernuko alderdiek ez zuten ikusi gaia jorratzeko urgentzia hori eta ez zen Udalbatzan eztabaidatu ezta bozkatu ere.

No hay comentarios: