jueves, 27 de enero de 2022

Familia Ola egitasmoaren otsaileko jardueretan izena emateko epea bihar amaitzen da

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 27 de Enero de 2022.

Familia Ola egitasmoaren otsaileko jardueretan izena emateko epea bihar amaitzen da

M.A.I. IRUN.

Familia Ola programaren bigarren txandan izena emateko epea bihar ostirala, hilak 28, amaitzen da. Egitasmoaren barne hiru jarduera desberdin burutuko dira datorren hilabetean. Ekimena 2 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunei edo euskararen erabilera sustatu nahi duten familiei zuzenduta dago.

Otsailean burutuko diren jarduerak hauek dira: hilaren 8an eta 10an, 17:30etatik 19:00etara, txotxongilo tailer bat antolatu da; eta 15an eta 17an, 17:30etatik 19:00etara, familiei zuzendutako yoga tailerra egingo da. Gainera, otsailaren 19an, larunbata, irtenaldi bat burutuko Tolosako Topic Txotxongilo zentrora.

Aktibitate hauetan inskriba-tzeko www.irun.org web orrian dagoen formularioa bete behar da, zein jardueretan parte hartu nahi den adieraziz eta haurren izena emanez.

No hay comentarios: