Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 11 de Abril de 2022.
San Martzialgo musika ikertuko du Amaia Aramburuk
Autoreak Alardearen Agintari Batzordeak eskaini duen 2.000 euroko ikerketa beka irabazi du
– j.g. 11.04.2022 | 00:19irun– San Martzialgo lehen guduaren 500. urteurrena ospa-tzeko lehen ekintza urtarrilean jarri zuen abian Alardearen Agintari Batzordeak. Ikerketa-beka baten eskaintza izan zen, alegia, eta dagoeneko badu irabazlea; Amaia Aramburu Escamochero da, 24 urteko irundarra, bere Las conocidas (o desconocidas) once melodías de San Marcial lanarekin. Ikerketaren helburu nagusia "San Martzialgo musika aztergai hartzea da, ekainaren 30ean Irunen interpretatutako musika-lanen historia eskaintzeko". Lana Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Historia eta Musika Zientzietako Graduan egileak aldez aurretik egindako Gradu Amaierako Lanaren jarraipena izango da. Arambururen proposamenak 2.000 euroko beka jaso du eta, deialdiaren oinarriak adierazten dutenez, ikerketa urriaren 31a baino lehen bukatu beharko du autoreak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario