Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.
Era berean, martxoan zehar sariak jaso dituzten ikasleen berri eman du musika eta dantza eskolak.
Iragan martxoaren 20 eta 25aren artean “Per tutti” musika astea antolatu zuen Irungo Musika eta Dantza Eskolak. Asten zehar, ikasle, irakasle eta guraso nahiz senideek musika lengoai eta analisiko eskolak, edo musika tresnak jotzen ikasteko lezioak jaso dituzte. Antolatzaileen arabera, 400 lagun inguru pasa ziren joan den astean eskolatik, eta Santi Jimenez Hezkuntza ordezkariak ekimen “arrakastatsua” izan zela azpimarratu zuen. Era berean, eskerrak eman dizkie bertaratu ziren irundar guztiei.
Azken egunotan, era berean, Musika eta Dantza Eskolak martxoan sariak jaso dituzten ikasleen berri eman du:
Batetik, Aimar Herrera Hernandezek eta Ane Aristizabal Gaztelumendik Cesar Uceda lehiaketako hirugarren saria eta ohorezko aipamena lortu dituzte.
Bestalde, Irungo Musika eta Dantza Eskolako hamar ikaslek zenbait sari lortu dituzte martxoaren 17an eta 18an Gasteizen egin zen Euskadiko Gazteen lehiaketan:
1. saria A kategorian (19 urte azpikoak):
- Aimar Herrera Hernández (biola).
- Ane Aristizabal Gaztelumendi (bonbardinoa).
1. saria B kategorian (15 urte azpikoak):
- Maite Aristizabal Gaztelumendi (tronboia).
- Ander Estonba Granado (perkusioa).
- Keyrukote taldea (jazza eta musika modernoa).
No hay comentarios:
Publicar un comentario