Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 17 de Abril de 2023
Liburuaren azoka Zabaltza plazan jarriko dute, larunbat eta igande honetan. CBA Liburutegian ere jarduerak antolatu dituzte egun hauetarako.
Liburuaren Nazioartelko Eguna apirilaren 23a da, hau da, igande honetan, eta arrazoi horregatik agerraldia egin dute gaur Borja Olazabalek, Kultura ordezkariak; Miren Itsaso Martinek, Tinta Comicseko arduradunak; Sara Morantek, aurtengo liburuaren eguneko kartelaren egileak; eta Mertxe Tranchek, ikerlariak.
Beste urte batez Zabaltza plazan liburuaren azoka jarriko dutela adierazi dute eta, oro har, liburuaren bueltan egingo diren hainbat tailer eta hitzaldien plaza izango da.
Azoka, apirilaren 22an eta 23an egongo da bertan, 10:00etatik 14:0otara eta 16:00tatik 20:00etara. Irungo bi liburu denden presentzia izango da, alegia, Elkar eta Tinta Comics.
CBA Liburutegia ere atxiki da egun handi honetara eta ostiral honetan, apirilak 21, On Kixote Mantxakoa liburuaren irakurketa publikoa egingo dute. Ez da irakurketa bakarra izango, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa ere entzuteko aukera egongo da. Saio hauetara joateko plaza erreserbatu behar da mezu bat bidalita edota liburutegira deituta: 943 50 54 21.
Programazioa
- Apirilak 21, ostirala, CBA Liburutegian.
- 10:00etan, On Kixote Mantxakoa liburuaren irakurketa publikoa.
- Segidan, Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuaren irakurketa.
- Apirilak 22, larunbata, Zabaltza plazan.
- 10:00etan azokaren irekiera.
- 12:00etan liburu aurkezpena: Bichta eder, Eneko Bidegain idazlearena.
- 17:00etan ipuin kontalaria: Maite Frankok Zorte txarreko otsoak interpretatuko du.
- 17:30ean liburu sinatzea Nerea Kortabitarterekin.
- 18:00etan liburu aurkezpenak Irulegiko eskua eta La mano de Irulegi. Bertan izango dira Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde.
- 19:00etan Kulturbox proiektuaren aurkezpena, Helga Massetani Piemonte eta Maria Jose Noain Mauraren eskutik.
- Apirilak 23, igandea, Zabaltza plazan.
- 12:00etan tailer artistiko-familiarra. Artean Espazioan.
- 12:00etan liburuak sinatzen arituko da Noelia Lorenzo Pino.
- 17:00etan ipuin kontalaria: Maite Frankok Printzipesak (kolore guztietako printze eta printzesak) irakurriko du.
- 18:00etan liburu aurkezpena Sara Moranterekin.
- 19:00etan Las huellas de las mujeres en Irun liburuaren aurkezpena Mertxe Tranche eta Alicia Cebrianen eskuetatik.
- Apirilak 25, asteartea, CBA Liburutegian.
- 19:00etan liburu irakurketa: Un cocodrilo entre las manos y algo mas.
- Segidan omenaldia Mariasun landari Espainiako Literatura Infantil eta Gazteen Saria jaso zuen 20. urteurrenean.
- Amaitzeko, Beatriz Egizabalen performance.
- Maiatzak 31, asteazkena, CBA Liburutegian.
- Edurne Portela eta Jose Ovejerok elkarrizketa publiko bat edukiko dute literaturaren historia eta memoriaren gainekoa. Portelak argitaratu berri du Maddi y las fronteras eta, bestetik 30 urte beteko dira Ovejerok Irun Hiria Poesia Saria jaso zuela Biografia del explorador lanagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario