martes, 18 de abril de 2023

Ostegunean, Asiara bidaia Roberto Sastrerekin

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 17 de Abril de 2023.

Ostegunean, Asiara bidaia Roberto Sastrerekin

'Pekin Express txakurrekin. Txakurrekin Asian barrena auto-stopean' izenburupean, bere bidaiaren nondik-norakoak azalduko ditu 19:30ean, Amaia KZn.

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, ostegunean, hilak 20, Roberto Sastrek Asiara egindako bidaia aurkeztuko du 19:30ean, Amaia KZn, ‘Zure abenturaren bila’ programaren barruan.

‘Pekin Express txakurrekin. Txakurrekin Asian barrena auto-stopean’ izenburupean, Sastrek Cocai eta Chai txakurrekin Asiara egindako bidaiaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Aurkezpena gaztelaniaz izango da, eta saioaren bukaeran mahai inguru bat egingo dute. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek, aretoko edukiera bete arte.

‘Zure abenturaren bila’

‘Zure abenturaren bila’, bidaiei buruzko egitasmo bat da, eta saioetan parte hartzen duten gonbidatuek beren bizipenak, esperientziak eta bidaiatzeko grina kontatzen dituzte, abenturako irudiez lagunduta.

No hay comentarios: