martes, 18 de abril de 2023

Blaia ibilbidea berritzeko obrekin hasi dira gaur

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 17 de Abril de 2023.

Blaia ibilbidea berritzeko obrekin hasi dira gaur

Asfaltatze lanak egingo dituzte nagusiki. Hiru hilabete iraungo dute obrek eta trafikoa moztuta izango da hilerri aldetik jaitsi nahi dutenentzat.

Gaur hasi dituzte Blaia ibilbidea hobetzeko lanak, hala jakinarazi du Irungo Udalak. Guztira, 221.096,01 euroko inbertsioa egin dute eta galtzada eta espaloiak berriz asfaltatuko dituzte. Argiztapena ere berrituko dute, led argiak jarriz eta “argi kutsadura txikiagoa” eraginez.

Bizilagunek egindako eskaera izan dela azaldu du Cristina Laborda Obretako ordezkariak. “Seguru asko, beste lan batzuk egingo ditugu inguruan, baina, hasteko, ibilbidea egoera onean mantentzeko balioko dute lan hauek”. Hiru hilabete iraungo dute obrek eta Campezo Obras y Servicios SA izango da lanen arduraduna.

Lanen xehetasunetara jota, espaloien eta errepidearen egoera hobetuko dituzte, zorua berrituta, eta plataforma guztiz berritu behar dutela baliatuz, beheranzko erreiko areka ia osorik aldatuko dutela azaldu du udalak.

Lanek irauten duten bitartean ibilgailuek gora igo ahalko dute, baina, jaisteko, Teodoro Murua eta Cesar Figuerido kaleak erabili beharko dituzte.

 

No hay comentarios: