Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 27 de Abril de 2023
Orotara, 331 lan aurkeztu dira lehiaketara. Irabazleak irailaren 9an erabakiko dituzte, eta sari banaketa azaroaren 24an egingo da.
Parte hartze handia izan du Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien XLV. ekitaldiak. Orotara, 331 lan aurkeztu dira lehiaketara deitutako lau modalitateetan: 182 gaztelaniazko eleberrian, 111 gaztelaniazko poesian, 21 euskarazko eleberrian eta 17 euskarazko poesian.
Antolatzaileek zehaztu dute 70.000 euro banatuko direla saritan. Poesiaren esparruko obra irabazleek 15.000 euro eta garaikurra lortuko dituzte; eleberriko modalitatekoek, aldiz, 20.000 euro eta garaikurra erdietsiko dituzte. Horrez gain, saritutako lanak editatu eta argitaratuko direla jakinarazi dute, “literatura sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko” helburuarekin. Epaimahaiak, gainera, beretzat Aipamen Berezi bat egiteko eskubidea gordetzen duela baietsi dute.
Hauexek dira epaimahaia osatzen duten pertsonak:
- Euskarazko eleberria: Jon Martin Etxebeste, Joxe Mari Iturralde Uria eta Arantza Urretabizkaia Bejarano.
- Gaztelaniazko eleberria: Luisa Etxenike Urbistondo, Aixa de la Cruz Ventosa eta Jon Bilbao Lopategi.
- Euskarazko poesia: Lourdes Otaegi Imaz, Ibon Egaña Etxeberria eta Felipe Juaristi Galdos.
- Gaztelaniazko poesia: Manuel Rico Rego, Antonio Colinas Lobato eta Raquel Lanseros.
Obra irabazleak erabakitzeko eta irabazleak izendatzeko ekitaldia Irungo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da irailaren 9an. Sari banaketa, berriz, azaroaren 24an izango dela iragarri dute antolatzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario