miércoles, 18 de octubre de 2023

Go!azen-en hamargarren denboraldia Irunen estreinatuko da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 18 de Octubre de 2023.

Go!azen-en hamargarren denboraldia Irunen estreinatuko da

Igande honetan Go!azen-en aurrestreinaldia egingo da Amaia KZn. 11:00etan zaleek artista gustukoenekin argazkiak atera ahal izango dituzte, eta 12:00etan hitzaldi bat egingo dute protagonistek. Hitzaldiaren ondoren proiektatuko da lehen kapitulua.

Igande honetan, hilak 22, Go!azen-en hamargarren denboraldiaren aurrestreinaldia egingo da Irunen, Amaia KZn. Jarraitzaileentzat “oso jardunaldi berezia” izango dela aurreratu du Irungo Udalak, EiTB-ko telesailaren proiekzioa ikusteaz gain, aktoreak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dutelako. Zaleek, gainera, beren artista gustukoenekin argazkiak atera ahal izango dituzte 11:00etan irekiko den photocall-ean.

12:00etan, aldiz, Go!azen-en denboraldi berria aurkeztuko dute. Antzezleek hitzaldi bat egingo dute proiekzioaren aurretik, eta Amaia KZra bertaratzen direnek galderak egin ahalko dizkiete telesaileko protagonistei. Go!azen-en inguruko esperientziak eta iritziak partekatzeko aukera ere izango dute. Hitzaldiaren ondoren, denboraldi berriko lehen kapituluaz gozatu ahal izango dute.

Saioko sarrerek 5 euroko prezioa dute eta Amaia KZren webgunean edo antzokiko txarteldegian eskura daitezke. Aretoko txarteldegian ikuskizunaren egun berean hartu ahal izango dira sarrerak emanaldia hasi eta ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada.

No hay comentarios: