Inauterietako kartela adimen artifizial bidez egin dela salatu dute
Ruben Lucas Garciaren kartela izan da irabazlea eta eztabaida piztu du kartela adimen artifizialarekin soilik sortu izana.
Urtarrilaren 19an Irungo Udalak iragarri zuen Ruben Lucas Garciaren kartela izan dela Irungo Inauterietako kartel lehiaketaren sariduna.
Albistea jakin bezain pronto, Lucasek adimen artifiziala erabili duela kartela egiteko egotzi diote eta horrek eztabaida sortu du. Argia-k auzia landu du eta honako lotura honetan irakur daiteke.
2020an ere artista berdina izan zen Irungo kartel iragarlearen irabazlea, eta Gaztela Mantxako Pedro Muñoz herrikoa ere berak irabazi du, adimen artifizialarekin ere egotzi diotenez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario