Txenpereneara kirol instalakuntzak mugitzeko ibilbide orria eskatu du EAJk
Lekualdaketa gauzatzeko eman beharreko urratsak eta horien denbora epeak publiko egitea eskatu diote udalari.
EAJk Plaiaunditik Txenpereneara kirol instalakuntzak lekualdatzeko ibilbide orria eskatu dio Irungo Udalari. Proiektuak “motel aurrera” egiten ari dela uste dute eta “kezkaz” bizi dute hori: “Denbora epeak luzatzen ari dira eta horrek gure hiriko pertsona eta kirolariengan eragin zuzena du”.
Ibilbide orria publiko egitea, “herritarrekin eta interesa duten eta kaltetuta dauden klubekin gardentasunaren mesedetan eta aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmotan” egitea galdegin dute. Urratsak zehazterakoan, denbora epeez eta eta eman beharreko urratsez ari direla diote.
Gogoratu dute ere 1993. urtean sinatu zutela Plaiaunditik instalakuntzak kentzeko hitzarmena, baina kokaleku berria zein izango zen jakiteko 25 urte itxaron behar izan dela deitoratu dute. Kokalekuari buruz gaineratu dute, alderdi jeltzalea izan zela instalakuntzak barne hartzeko behar diren ezaugarri guztiak betetzen dituen kokalekuaren lanketa egin zuena. Ondoren, 2018ko abenduaren 28an udalbatzak babestu zuen.
Azkenik, erakundeen arteko 90. hitzarmenean konprometitu direnekin ea berriro elkartu den baieztatzea galdetu dio EAJk udalari. Horren gainean, udalak gaur jakinarazi du bilera eskatu diela bai Eusko Jaurlaritzari bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere. “Txenpereneak lehenbailehen errealitaet izan behar du eta uste dugu, itxaronaldi urte gehiegi izan direla guztiontzat”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario