Bi gaztelekuen balantzea egin dute
Guztira, 10.000 gazte pasa ziren Artiako eta Martindozeneako gaztelekuetatik. Kopuru historikoa da eta 2022ko datuak gainditu dituzte.
Irungo bi gaztelekuen urteko balantzea egin dute Sergio Javier Irungo Udaleko gazteartean Gazteria arloko ordezkariak eta Aratz Irigarai udaleko gaztelekuen dinamizazioaz arduratzen den Loiri enpresako arduraduna. Orotara, 10.000 parte hartzaile bildu dituzte urteko zikloan. Kopuru “historikoa” dela diote eta asie gainditzen dituela 2022ko datuak. Balantze orokorra “oso ona” dela dio Javierrek eta gaztelekuak “goraipatu” egin ditu.
iazko urtarriletik abendura bitarteko bilakaeran, gaztelekuetara joaten diren gazteen kopurua nabarmendu dute bi ordezkariek, batez ere urteko azken hiruhilekoan, urritik abendura, alegia. Igoera hori hainbat arrazoiengatik dela azaldu dute: “sormenarekin lotura estuagoa duten jarduerak antolatzea, hala nola, ihes gelak, sukaldaritzako tailerrak… bai eta lehiaketekin lotutako proposamenak ere”. Horrez gainera, sozializazio espazioen ekipamendua eta materialak egokitu eta eguneratzeko apustua dela arrakasta hori azaltzen duen beste faktore esanguratsu bat adierazi dute.
2024ari begira espero dute datu horiei eustea eta aurreratu dute dagoeneko errotuta dauden proposamenak eta berritasunak uztartuko dituztela, “gazteekin konektatzeko eta atxikimendua mantentzeko”.
Martindozenea
Iazko ikasturtean 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako espazio propio bat gaitu zuten, eta horri esker, 2022ko parte hartzea gainditu zuten, orduko 665 nerabeetatik iazko 1030era pasatu baita. Espazio hori egokitzearekin batera, programa bat diseinatu zuten nerabeen behar, proposamen eta kezkak jasota, zuzenean parte hartzen baitute programa hori diseinatzen eta garatzen. Taula batean, hilabeteka sailkatuta, Martindozeneara joandako gazte kopurua zenbatu dute:
Artiako gaztelekua
Gaztelekuetan gazteena da Artiakoa, 2022ko abenduaren 30ean ireki zelako. Bereziki jarduera eta txangoz osatutako programa daukate eta urte osoan zehar 4.000 gazte inguru bertaratu dira, hau da, egunean 25 eta 30 gazte artean. Zenbait jarduera puntualetan, gainera, 75 pertsonak eman zuten izena.
Segidan ageri den taula, Artiako gaztelekura joandako gazteen kopuruak jaso ditu udalak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario