Iaz 1.905.434 bidaiari mugitu zituen Irunbusek
Azken datu hoberenak 2019koak dira eta, ordutik, 115.345 bidaiari gehiago izan ditu hiriko autobus publikoak. Errekorrak hautsi dituzte.
Iazko Irunbusen erabilpenaren datuak eman ditu gaur Borja Olazabal Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak. “Errekorra hautsi” dute 1.905.434 bidaiarirekin, aurreko urtean baino 340.000 gehiago izan dira. Azken errekorra pandemia aurretikoa zen, 2019koa, eta 1.790.089 pertsonek erabili zuten Irunbus.,
Olazabalek albiste bikaintzat jo du datuena, “lorpen bat” dela dio, “irundar gisa harro egoteko modukoak”. Gaineratu du herritar guztiak batera ari direla erakusten mugikortasun jasangarriaren alde daudela erakusten. “Hiriko garraio publikoko zerbitzua urtetik urtera gero eta hobea dela frogatzen dute, kalitatekoa dela: horregatik erabiltzen dute herritarrek”.
Berriro gogoratu du udal ordezkariak bosgarren linea bat sortzeko martxan dabiltzala, Elitxu eta Ficoba elkartuko dituena Mendibiletik pasatuz. Apirilean eman zuen horren berri eta horretarako, autobus elektrikoak fabrikatzeko eskaria egina du udalak.
Lineaz linea
Lehenengo linea L1ri dagokionez, erabiltzaile kopuruan gehien hazi dena izan da 1.350.263 erabiltzailerekin, 260.000tik gora gehiago 2022an baino; gainera, datu hori hobea da inoizko errekor historikoa (2019ko datua, 1.252.561 bidaiari) baino.
Bigarren linea L2 hirian bidaiari gehien eramaten dituztenetan bigarrena da, eta 395.000 laguneko ekarpena egin zion joan den urteko guztizko igoerari. Ia 40.000 bidaiarik gehiagok erabili zuten 2022an baino. Horrela, errekor historikoa hausteko zorian izan zen: 2019an, 397.783 pertsonak bidaiatu zuten 2. linean, apenas 2.593k gehiagok iaz baino.
L3 linea, 2023an, 97.628 pertsonak erabili zuten, 2022an baino 25.300ek gehiagok. Linea honek ere errekor historikoa bete du, 2019an, 82.869 bidaiari mugitu baitzituen.
Azkenik, joan den urtean, L4 linea 56.066 bidaiari izan zituen, 13.661ek gehiago 2022an baino. Kasu honetan ere, errekor historikoa.
Gautxoriren zerbitzuak ere erabiltzaileen kopurua handitu du, 6.287 bidaiarekin, 2022an baino 2377 gehiago eta 2019an baino 1181 gehiago, orduan azken errekorra lortu baitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario