martes, 20 de febrero de 2024

Betti Gottiren udalekuetako izen ematea, hilaren 26tik aurrera

Noticia Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Febrero de 2024.

Betti Gottiren udalekuetako izen ematea, hilaren 26tik aurrera

Zuhatzan izango dira Betti Gottiren nerabeen udalekuak, abuztuaren 12tik 24ra. Izen ematea, aldiz, hilaren 26tik martxoaren 1era arte egongo da zabalik.

Betti Gottik 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoentzako udalekuetan izen emateko epea zabalduko du datorren otsailaren 26an eta martxoaren 1ean itxiko da. Zuhatzan izango da udako egonaldia, abuztuaren 12tik 24ra.

Izena emateko Betti Gottiren orrialdera jo behar da, 688 690 545 telefonora deitu edota mezu elektroniko bat idatzi helbide elektroniko honetara. Udaleku hauen finantzaketaz arduratzen dira Irun eta Hondarribiko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

No hay comentarios: