martes, 20 de febrero de 2024

'Nepaldada' hurrengo DokuIruneko protagonista

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 20 de FEbrero de 2024.

'Nepaldada' hurrengo DokuIruneko protagonista

Hondarribiko Nepaldada GKEren lana erakusteko dokumentala da. Bertan izango dira Asier Requejo zuzendaria eta GKEko bi kide, Olatz Lasa eta Aitziber Alza.

Aste honetan egingo da DokuIrun, baina asteko eguna aldatuta, ostiralez izango baita. Nepaldada GKEren lana erakusteko Asier Requejo irundarraren Nepaldada lana da proiektatuko dena, eta zuzendariaz gain, Olatz Lasa eta Aitziber Alza GKEko kideak bertan izango dira. Izan ere, amaieran, solasaldia egingo da.

Hitzordua 19:00etan da, Amaia KZn, eta sarrera doakoa da gonbidapenarekin. Horretarako, ohiko bideetan lortu behar dira gonbidapenak: Amaia KZren orrialdean, turismo bulegoan edota antzokiko txarteldegian.

Nepaldada

Nepaldada GKEak Bajhangeko (Nepal) haur eta nerabeei hezkuntza eskaintzeko egiten duen lana erakusten du dokumentalak. GKE hori hiru emakumek sortu zuten, 2018an, Hondarribian: Miren Berozek, Aitziber Alzak eta Olatz Lasa irundarrak, eta helburua dute “komunitateari etorkizuna eta sostengua izan dezaten laguntzea eta emakumeei laguntzea beren ideiak eta arrazoibideak gara ditzaten”.

Dokumentalaren bidez, hau lortu nahi dute Nepaldada GKEaren hiru emakume sortzaileek: “Nepaleko landa-eremuetako arazo hori eta Katmanduko neskato horien egungo bizitza agerian jartzea”.

No hay comentarios: