Gero eta gehiago erabiltzen da abisuen, iradokizunen eta kexen zerbitzua
2022 urtearekin alderatuta %15 igo ziren 2023an erregistratutako iradokizun eta kexak. Herritarrek udal baliabideak hobe ezagutzen dituztenaren seinaletzat jo du Sergio Javier ordezkariak.
Abisu, Kexa eta Iradokizunen (AKI) zerbitzuaren 2023ko jardueraren berri eman du Sergio Javier, Herritar Arretako eta Parte hartzeko eta Auzoetako ordezkariak. Javierrek nabarmendu du “udalaren eta herritarren arteko komunikazio kanalek gero eta jarduera handiagoa” dutela, alegia, herritarrek gehiago ulertzen eta ezagutzen dituztela udal baliabideak.
AKI zerbitzuak errekorra hautsi du, jarduera %15 hazi baita 2022koarekin alderatuta. Datu zehatzetara jota, 6.234 abisu erregistratu ziren iaz, eta, 2022an, 5.401. Nagusiki bide garbiketa eta parke eta lorategiak dira, hurrenez hurren, abisu erreklamazio eta iradokizun gehien jasotzen dituzten alorrak.
Batez ere telefonoz erabili da baliabidea, baina aipatu beharra dago ere 2022an baino gehiago erabili de Internetaren bidea. Azken bide honetatik 1.876 sarrera jaso zituzten. Irun App-aren erabilera hazten ari da ere, eta 425 sarrera aurkeztu zituzten iaz. “Kopuru horrek erakusten du bide horrek harrera ona izan duela herritarren artean”.
Bestalde, AKI zerbitzuak bitartekari lanak ere egiten ditu eta beste administrazio batzuentzako diren iradokizunak bideratzen aritzen dira. Hala, bideratzeko 1.661 abisu jaso zituzten eta gehien bat Txinzerri pasa zizkioten, 1.535 iradokizun, hain zuzen.
Zerbitzuak 25 urte baino gehiago darama martxan, eta ordutik, 103.678 abisu, kexa eta iradokizun erregistratu dira, 2023ko abenduaren 31ra arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario