Irun Ekintza Sarietan Bianditz SLri aitortza egingo diote
Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan Saria jasoko di 1965ean sortu zen enpresak. 28 langile ditu osotara.
Irun Ekintzan sarien helburua da enpresen alorrean eta hiriko jarduera ekonomikoko sektore guztietan “kultura berritzailea sustatzea eta hiriko enpresa ehuna modernizatzea” aitortzea. Bada, aurten, bertako epaimahaiak erabaki du Bianditz SLri ematea sariketaren barruko aitortza nagusia, Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan Saria 20 langile baino gehiagoko enpresentzat. Sariketaren bederatzigarren ekitaldia da aurtengoa.
Sari emate ekitaldia hilaren 22an (osteguna) egingo dute Ficoban, 18:30ean hasita. Bianditzek jasoko duen sariaz gain, beste hiru sari emango dituzte: Berrikuntzaren Irun Ekintza Saria 20 langile baino gutxiago dituzten Irungo enpresentzat (4.000 eurokoa); Berrikuntzaren Irun Ekintzan Saria hiriko zerbitzu enpresentzat (4.000 eurokoa); eta Berrikuntzaren Irun Ekintzan Saria ideia berritzaileentzat (2.000 eurokoa). Edonor joan daiteke gala horretara, baina aurrez izena eman behar da 943 50 53 38 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikoz.
1965. urtean hasi zen jardunean Bianditz SL, eta egun Arretxe Ugalde industrialdean dago Eskuko tresnak, eta kautxurako molde nahiz trokelak fabrikatzen ditu, eta dekoletaje-piezak mekanizatzen ditu. 28 langile ditu egun. 22 herrialdetara banatzen ditu egindakoak, lau kontinentetakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario