Artia eta Martindozeneako gaztelekuen programazioa, kalean
Martxoko programazioaren berri eman dute bi gaztelekuek. Jarduera berezien artean, Martxoak 8ari eta Korrikari begirakoak daude.
Martxoko programazioaren berri eman dute Artia eta Martindozeneako gaztelekuek. Jarduera aipagarrienen artean, ChatGPT sistemari buruzko tailerra, ihes gela bat, Emakumeen Eguna kari jarduerak eta 23. Korrikarako kamiseten tailer bat.
Udaberria hasiko da martxoan eta jardueren artean lorezaintza tailer bat egingo dute. Horrez gain, sukaldaritza tailerrean udaberriko biribilkiak, saltxipapak eta ahuakate taketak egingo dituzte. Gainera, adimen artifizialarekin abestiak nola sortu ikasiko dute.
Jarduera gehienak doan izango direla azaldu du udalak, eta interesdunek aurretik izena eman beharra dute gaztelekuan bertan edota mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara. Errazago egiten zaienek, Whatsapp bidez ere ahalko dute inskribatu 690 706 471 telefonoan.
Programazioa xehetasun guztiekin ikusteko, Gazteartean orrialdera jo behar da, edota Artia eta Martindozenea gaztelekuek daukaten Instagram kontuetara.
Martxoak 8
Emakumeen Eguna ere presente izango da gaztelekuetan eta jarduera bereziak egingo dituzte. Hala, emakumeen eskubideei buruzko zinema saio bat ondu dute, baita emakumeen historia ikasteko jolas bat prestatu ere. Gaztelekuko pareta batean, gainera, mural feminista bat egingo dute.
Korrika ere tipi-tapa prestatzen hasiko dira. Bi gaztelekuetan Korrikarako kamisetak pertsonalizatzeko tailerrrak egingo dituzte, martxoaren 6an, 7an eta 9an.
Ohi moduan, programazio nagusiez gain, 15 eta 18 urte bitartekoentzako egitaraua ondu dute Martindozenean. Ekintza horiek ostiral eta larunbatetan izango dira soilik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario