lunes, 19 de febrero de 2024

Ficobatik 135.000 pertsona pasa dira 2023an

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 19 de Febrero de 2024.

Ficobatik 135.000 pertsona pasa dira 2023an

Ildo estrategikoa "sendotzea" lortu duela adierazi dute balantzean erakustazokako kideek. Iaz, 32,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuten.

Ficobaren iazko datuen balantzea egin dute. Orotara, hamabi erakusketa eta feria eta 248 bilera egin, eta 135.000 pertsona pasa ziren. Urte osoko 310 egunetan egon ziren jarduerak eta 32,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan duela zenbatu dute. Era berean, 2,3 milioi euroko diru sarrera izan zuen erakustazokak. Ficobak dio “sendotu” egin duela bere ildo estrategikoa, alegia, “ekitaldi profesionalen eta nitxozko aldeko apustua”.

Hurrengo urteko egutegia ere argitaratu dute. Honako hau da:

  • Otsailak 8. Gipuzkoako Turismo Industriaren I. Topaketa.
  • Otsailak 17-18. Rethink Vintage. pisura saltzeko Vintage arroparen azoka.
  • Otsailak 20. Irun Kirol Gala.
  • Otsailak 22. Irun Ekintzan sariak.
  • Otsailak 22-23. Bidaiariak Errepidez Garraiatzeko ETEen III. Kongresu Nazionala.
  • Otsailak 26. Euskadi Gastronomika Festa, enpresak aintzatesteko ekitaldia.
  • Otsailak 27. Twing Raid.
  • Martxoak 1-3. VIII Caravantur caravaning eta osagarrien azoka.
  • Martxoak 9. Topaki 2024, Euskadiko boluntariotzaren topaketa.
  • Martxoak 11-12. III. Ipardis azoka pribatua.
  • Martxoak 12. Azterketa nautikoak.
  • Martxoak 21. KREA Ekintzailetza, Sorkuntza eta Berrikuntzaren Topaketa.
  • Martxoak 22. 2024ko Itzuliaren Ficobatik irteeraren aurkezpen ofiziala.
  • Apirilak 6-7. XVII. Nazioarteko Katu Erakusketa.
  • Apirilak 17-18. IV. MUBIL Mobility Expo.
  • Apirilak 21. XLII. Nazioarteko Txakur Erakusketa.
  • Apirilak 26-28. Bidasoa Itzuliko bulego iraunkorra.
  • Maiatzak 2-4. HABE azterketa.
  • Maiatza. Eskolarteko olinpiada txikiak.
  • Maiatzak 26. Alardealdia.
  • Maiatzak 31. Roberen kontzertua.
  • Ekainak 7-9. XXI. Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka.
  • Ekaina. Sanmartzialetako herri-bazkariak eta azokak.
  • Irailak 18-19. MHEren 50. urteurrena.
  • Iraila. Irun Zuzenean Festibala.
  • Urriak 2. Merkalan, enpleguaren azoka.
  • Urriak 4-5. HABE azterketa.
  • Urriak 19-20. VIII. Tartako panpinak ezkongaien azoka.
  • Urriak 23-24. Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko VI. Uhinak Kongresua.
  • Azaroak 6. Azterketa nautikoak.
  • Azaroak 9. Beldurraren pasabidea.
  • Azaroak 13. Enpleguaren astea.
  • Azaroak 15-17. XII. Ficoauto aukerako ibilgailuaren azoka.
  • Abendua. IV. Be Veggie jaialdi beganoa

No hay comentarios: