jueves, 21 de marzo de 2024

Eraikinetako argiak itzalita larunbatean, Planetaren Orduagatik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 21 de Marzo de 2024.

Eraikinetako argiak itzalita larunbatean, Planetaren Orduagatik

San Martzial ermita eta Menchu Gal aretoa itzaliko dituzte 20:30etik aitzina, larunbat honetan.

San Martzial ermitaSan Martzial ermita

Planetaren Ordua larunbat honetan egingo da Munduko Natura Funtsaren ekimenez. Bide horretan, Irunen, 20:30etik aurrera, eraikin publiko zein partikularretarako argiak itzali egingo dituzte, biodibertsitate galera geldiarazi eta atzeratzeko eta 2030erako CO2 isuriak erdira murrizteko helburuak lor daitekeela erakusteko. Eraikin horiek Menchu Gal museoa eta San Martzial ermita izango dira.

Planetaren Ordua Lurraldeen aldeko kanpaina nagusia izan dadin, udalerri eta udalen lankidetza “ezinbestekoa” dela dio Irungo Udalak. Egun, mundu osoko hiriek egiten dute bat kanpainarekin, monumentu eta eraikin nagusietako argiak itzalita.

2023a inoiz erregistratu den urterik beroena izan zen Munduko Natura Funtsak azaldu zuenaren arabera. Tenperatura globalaren ondorioak nabarmenak dira: uholdeak, beroaldiak eta sute lazgarriak, gero eta maizago. Planetaren Orduarekin lurraren degradazioaren gaineko kezka erakutsi, eta esku hartzeko beharra aldarrikatuko dute.

Borja Olazabal ordezkariak adierazi du “ekintza txikia” dela etzikoa eta gogoratu du udalak bere harri koskorra ekartzeko konpromisoa hartuta duela, “klima aldaketari, naturaren suntsipenari eta  beste mehatxu handi batzuei aurre egiteko itxaropenaren, batasunaren eta elkarlanaren alde egiteko mezua helarazteko”.

No hay comentarios: