Itzulia medio turismo kanpaina jarri du abian udalak
'Irunen barne' deituriko kanpainarekin, kirolaz harago doan festarekin bat egiteko deia egin nahi dute. Irun atontzeko ehun banderola ere jarri dituzte.
Turismo kanpaina bat jarri du martxan udalak Itzulia txirrindularitza lasterketa Irundik abiatuko dela probestuz. Leloa, Irunen barne izango da, eta irundarrak nahiz bisitariak festa handiaz gozatzera animatu nahi dituzte, “kirolaz baino askoz harago baitoa”.
Kanpainarekin, hiriaren DNAren eta paisaiaren “barne” diren ezaugarriak nabarmendu dituzte, hala nola, kultura, natura, gastronomia, merkataritza eta, nola ez, kirola. Bost ardatz horietan banatzen da hiriaren eskaintza, eta Irun “ekitaldiak antolatzeko hiri gisa” finkatu nahi du udalak, baita haren posizionamendu turistikoa ere.
Kanpaina udal euskarrietan, markesinetan, komun publikoetan eta kaleko publizitate pantailetan ikus daiteke. Gainera, ehun banderola jarri dituzte txirrindularitza lasterketa igarotzen den puntuak apaintzeko. Lasterketa apirilaren 1ean abiatuko da San Juan plazatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario