Plazak libre langabetuentzako udal euskaltegian
Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.
Lannahi programaren hirugarren txandarako izen ematea irekita dago eta udalak jakinarazi du oraindik plaza libreak geratzen direla apiriletik ekainera bitarteko ikastaroak. Bereziki A1 mailan daude plazak hutsik, baina gainontzeko mailetan ere badira hainbat libre.
Ekimenaren helburua langabezian dauden pertsonen artean euskararen ezagutza sustatzea da, udal euskaltegian bertan eskainiko diren doako euskara eskolen bidez. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.
Izen ematea Irungo Udal Euskaltegian bertan egin daiteke edo telefono bidez, zenbaki honetara deituta: 943 505 273. Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin beharko dute ere inskribatzen direnek.
Ikastaroa doakoa izateko baldintza hauek bete behar dira:
- Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.
- Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.
- Lannahi programan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten hiritarrek ikastaro trinkoak egin ahalko dituzte ohiko matrikula ordainduz. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute ikasleek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario