martes, 19 de marzo de 2024

Lehen arreta zerbitzua hobetzearen alde irten da Osasun Bidasoa

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 19 de  Marzo de 2024.

OSASUNGINTZA

Lehen arreta zerbitzua hobetzearen alde irten da Osasun Bidasoa

Gaurkoa lehen elkarretaratzea izan da eta steartero bilduko dira Bidasoko osasun etxeetan. Manifestazioa egingo dute apirilaren 13an.

Osasun Bidasoak pasa den astean iragarri zuen mobilizazioak egingo dituztela datozen asteetan. Izan ere, aurreko hiruhilekotik Bidasoko ospitaleko ebakuntza gelen obren aferan eta eskualdeko lehen arretaren hobekuntzan ez da aurrerapausorik eman, “etengabe egin du okerrera”. Horrez gain, Oinaurreko anbulatorioaren proiektua geldituta dagoela salatu dute. 

Narriadura handitzen doala agerikoa dela adierazi zuten iragan asteko agerraldian. Gutxienez, zortzi txanda egon dira medikurik gabe Erdiguneko anbulatorioko larrialdi zerbitzuan, bai, ordea, erizainekin edota administrariekin. Txanda horien gehiengoak gaueko txandak izan dira baina horietako bat egun osokoa izan zen. Anbulatorioko larrialdi zerbitzuetan medikurik ez egoteak, ospitaleko larrialdi zerbitzuaren gainkarga dakarrela ere ohartarazi dute.

Gaur izan da lehenengo elkarretaratzea, eta hilaren 9ra bitarte asteartero bilduko dira, hurrenez hurren, Dunboako anbulatorioan (hilak 26); Hondarribiko anbulatorioan (apirilak 2); eta Bidasoa ospitalean (hilak 9). Manifestaziora dei egin diete ere Bidasoa eta Bortziritako herritarrei apirilaren 13an, larunbata, 18:00etan Irungo San Juan plazatik abiatuta. 

Bost eskaera eta salaketa egingo dituzte. Hona hemen, hitzez hitz:

  • Osasun Sailak inbertsiorik egin ez duenez, egoera gero eta jasangaitzagoa da. Kontsultategi eta profesionalak falta dira.
  • Urologia-zerbitzua eta minaren unitatea ixteari ez. Irun Erdialdeko medikurik gabeko larrialdi- zerbitzuei ez.
  • Ospitaleko espezialisten kontsultetarako itxaron-zerrendak txikiagotzea eskatzen dugu, gehienez ere 60 egunekoak izan daitezen.
  • 2015etik prest dagoen orubean, Oinaurreko anbulatorioa berehala eraikitzea eskatzen dugu.
  • Bidasoa ospitalea handitzea eskatzen dugu, eraikin erantsi baten bidez.

No hay comentarios: