Sanmartzialetan jotzeko eskaria egin dezakete Irungo taldeek
Apirilaren 19a baino lehen egin behar dute eskakizuna formulario bat betez. Bi baldintza bete behar dira eskaria egiteko.
San Martzial eta San Pedro jaietako jai programazioan lanean dabil jada Irungo Udala eta aurreratu dute aurten ere Irungo taldeek aukera izango dutela ekainaren 22 eta 23ko Urdanibia plazako kontzertu nagusiaren aurretik jotzeko.
Horretarako, formulario bat bete beharko dute, eta ondoren, helbide elektronikora bidali beharko dute apirilaren 19a baino lehen (ostirala).
Aurkeztu nahi duten taldekideek hainbat baldintza bete behar dituzte. Alde batetik, taldeko kideen erdiek Irunen jaioak edo orain edo noizbait erroldatuta egonak izan behar dute. Gainera, 60 minutuko errepertorioa bermatu beharko dute, eta 18 eta 25 urte bitartekoa izan behar dute ekainaren 22an arituko diren taldeko kideen % 70ek.
Jasotako izen guztien artean, betekizunak betetzen dituztenen artean, herri-bozketa bidez egingo da hautaketa, eta hautatuek 1.200 euroko ordainsaria jasoko dute. Kontzertuaren egunari dagokionez, Kulturako departamentuak erabakiko du zein egunetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario