Buru osasun arazoek familiengan duten eragina hizketagai
Hitzaldia eskainiko du Agifes elkarteak Palmera Montero gunean. Hilaren 23an izango da, 18:00etan.
Agifes buru gaixotasunak dituztenak eta haien familiarrak laguntzeko elkartea da, datorren asteartean (hilak 23) hitzaldia eskainikop dute Palmera Monteron buru osasun arazoek familiengan duten eragina aztertzeko xedez. Gipuzkoako elkarteko psikologo Iker Arrizabalagak orientazioa eskainiko die bertaratutakoei krisi egoerak kudeatzeko eta familiaren gainkarga arintzeko. Ekitaldia Palmera Monteron izango da, 18:00etatik aurrera.
“Osasun mentaleko arazo bat agertzen denean, normalean shock edo blokeo egoera sortzen da familian. Ez da gauza bera bat-bateko krisialdia gertatzea edo nahasmendua pixkanaka azaleratzen joatea; horregatik, garrantzitsua da askotariko egoera konplexuei aurre egiten dieten familiei laguntza eta informazioa eskaintzea”, adierazi du Arrizabalagak.
Topaketaren asmoa da lehen krisiak eta buru nahasmenduaren hasierako faseak kudeatzeko jarraibideak ematea, baita diagnostikoa duen pertsonaren zaintza beren gain hartzen duten senitartekoek jasaten duten gainkarga arintzeko aholkuak ematea ere.”Errekuperazio-prozesu bati ekiteko gako nagusietako bat osasun mentaleko arazoa onartzea da. Ez da erraza, baina beharrezkoa da aurrera egiteko eta buru osasuneko arazoak dituen senideari laguntzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario