Gizon baten hilotza agertu da San Migelen eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak
Indarkeria zantzuak dituen gorpu baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza.
Atzo goizeko 08:20ean Donostia kale parean, San Migel eta Anaka batzen dituen bidean, 30 urteren bueltako gizon baten gorpua aurkitu zuten. Aurreratu dutenez hilotzak indarkeria zantzuak zituen eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Horretarako, eremua itxi zuen atzo goizean Ertzaintzak, baina arratsalderako bidea berriro ireki zuten.
Polizia-lana amaitu ondoren, gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eramango dute, identifikatu eta autopsia egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario