Dies Oiassonis jaialdi erromatarreko sarrerak salgai jarri dituzte
Sarrera Clitemnestra, Circus Màximus eta Lavinia antzezlanetarako, Convivium afari erromatarrerako eta tailerretarako erosi behar da.
2024ko San Pedro eta San Martzial Jaien biharamunean, salgai jarri dituzte Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren baitan buruko dituzten jarduera eta ikuskizunetarako sarrerak. 30 jarduera baino gehiago prestatu dituzten jaialdiaren baitan, eta uztailaren 11tik 14ra egingo dira Oiasso Museoan zein herriko beste toki batzuetan.
Ekintza horietarako sarrera mugatua da; ondorioz, sarrera aldez aurretik erosi beharko da ikuskizun hauetarako:
- ‘Clitemnestra’ antzezlana. Uztailaren 12an, Amaia KZn. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan.
- ‘Convivium’ afari erromatarra. Uztailaren 12an, San Juan plazan. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan.
- ‘Circus” Máximus’. Uztailaren 13an (bi saio) eta 14an. Sarrerak asteazken honetan jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan eta Oiasso Musoan.
- ‘Lavinia’ antzezlana. Uztailaren 13an, Junkaleko plazan. Sarrerak asteazken honetan jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan eta Oiasso Musoan.
- Birsortze historikoko tailerrak. Sarrerak uztailaren 12tik 14ra egongo dira salgai, Oiasso Museoan.
Hala ere, badira doako jarduerak ere; Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren programan kontsulta daitezke ekintza guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario