Segurtasun eta Bizikidetza Batzordea eratu du Irungo Udalak
Plan Estrategikoa idazteari ekin diote, eta poliziaren plantilla berregituratuko dutela aurreratu du alkateak.
Aurtengo martxoan, Segurtasun eta Bizikidetza Ituna sinatu zuten udalbatza osatzen duten alderdi guztiek. Aurreko agintaldian sinatu zuten lehen aldiz ituna eta Cristina Labordak gogoratu du “eztabaida politikotik at eta batasunean” landu zela. Herritarrei, kezkatzen dien gaia denaren mezua ematea dada alkatearentzat garrantzitsuena, eta horren erakusle “batasun politikoa” dela dio.
Bada, ekainaren 20an itunaren barruko batzorde iraunkorra eratu dutela jakinarazi du udalak eta 2027ra arteko iraupena izango du. Batzorde horren parte dira alderdien bozeramaileak, polizien ordezkariak, auzo elkarteen ordezkariak eta merkatariak. Labordak azaldu du “prebentzioan” dabiltzala lanean.
Ekainaren 2oko bileran Udaltzaibngoaren 2023ko Jarduera Memoria aurkeztu zuten, xehetasunekin. Aurreko urteko memoriarekin alderatu zituzten zifrak, Gipuzkoako hiri nagusietako nahiz EAEko gainontzeko herrialdeetako delikuentzia tasekin, hain zuzen.
Antza, Ertzaintzak Udaltzaingoak baino askoz delitu gehiago tratatu zituen iaz, eskumen kontuengatik. Batzordean adierazi zuten zifrak “mantendu” egin direla aurrez aurreko delituei dagokienez. Bestalde, 2024ko Irungo jaietan eskainiko zerbitzuaz aritu zen Udaltzaingoa.
Alkateak zehaztu du datozen egunetan Plan Estrategikoa idazteko aurrerapausoak emango dituztela. Halaber, polizia plantillan “beharrezkoa den” berregitura egiteko neurriak idazten hasiko direla ere aurreratu du Labordak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario