Palestina oso presente egongo da Kabigorrin udara honetan
'Palestina Garrasika' erakusketa ikusgai egongo da datorren astetik aurrera. Hiru filmen proiekzioak egingo dituzte ere ostegunetan.
Urriaren 7an Israelek bere ofentsiba indartu duenetik hamaika dira Irunen egindako elkarretaratze, hitzaldi eta elkartasun keinuak. Bide horretan Kabigorrin ez dute Palestinari buruz hitz egiteari utzi nahi, eta udararako Palestinaz mintzo diren proiekzioak eta erakusketa bat antolatu dituzte.
Uztailaren 11tik abuztuaren 3ra egongo da ikusgai Palestina Garrasika erakusketa. Kabigorri ateneoaren ordutegian izango da, ostegunetik larunabtera, 19:00etatik 01:00etara.
Ondoren, hiru proiekzio egingo dituzte ostegunetan, 19:30ean. Lehena, hilaren 18an egingo da eta Promesas pelikula eskainiko dute. Hilaren 25ean, 5 camaras rotas filmaren txanda izango da. Azkenik, abuztuaren 1ean, Bajo Ocupacion proiektatuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario