miércoles, 24 de julio de 2024

Umorez betetako Behobiako jaiak hilaren 27an hasiko dira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Julio de 2024.

Umorez betetako Behobiako jaiak hilaren 27an hasiko dira

Hilaren 27tik 31ra Behobia festaren epizentroa izango da. Haurrentzako, emakumeentzako, adinekoentzako, kirolarientzako edota gazteentzako bereziki antolatutako jarduerak prestatu dituzte.

«Gora Behobiako errepublika independentea» oihukatuko dute gaur, Jesusen Bihotz Santuko elizatik jaiak iragartzeko ezkilen hotsa entzuten den bitartean. Ostiralean (hilak 26) hasi eta hilaren 31ra arte egongo da zer ospatu Behobian, festak direlako. Saninazioak ospatzen dituzte.

Haurrei, gazteei, emakumeei edota adinekoei bereziki zuzendutako programazioa da ondu dutena. Pintxo potea, kontzertuak, bakarrizketa, Oihan Vega edota mutxikoak tartean. Klasikoak eta berritasunak daude programazioan. Ez du hutsik egingo Behobiako Errepublika Independientearen 66. Umorezko Tourrak, edota 59. Ohiko Zerbitzari Lasterketak. Bestalde, lehen aldiz egingo da I. Alpargata Jaurtiketa, eta zikiro jatea Zugarramurdiko maisuen eskutik.

Umorez jositako programazioa da Behobiakoa. Hilaren 27ko haurrentzako motorren lasterketaren iragarpenean, adibidez, mekanikoek “errebisatu” egingo dituzte motoak, trukaturik ez daudela konprobatzeko. Ondoren, Oihan Vegak musika jarriko du eta ezkontzaz jantzita joateko deia egin dute. Behobiako Errepublika Independientearen 66. Umorezko Tourra hilaren 31n izango da, Mendipeko pilotalekutik hasita.

Behobiako barraskilo lehiaketa, 2023an.

Bestalde, Adardun Alaiak barraskilo txapelketa nagusia ere egingo da hogei eta hamazazpigarren aldiz. “Gaizki neurtutako 100 zentimetroko zirkuitu sendo eta loratuan, eta metro bat itsas mailaren gainetik” azaldu dute. Parte hartzaile bakoitzeko barraskilo batek parte har dezake, eta horien izen ematea 17:30etatik 18:00etara izango da.

Edozein auzotako jaietan falta ezin den patata tortilla lehiaketa ere egingo da. Hilaren 31n izango da, auzoko plazatxoan. Sukaldariek bertan kozinatuko dute eta horretarako tresnak haiek eraman beharko dituzte. Aldiz, osagaiak, antolakuntzak jarriko ditu.

Tokak leku nabarmena dauka programazioan ere. Hilaren 28an, auzokoentzako toka jaurtiketa egingo dute, 12:00etan. Egun berean, baina 17:30ean, emakumeentzako toka jaurtiketa egingo dute hogei eta hamalaugarren aldiz. Hilaren 31n, berriz, auzoak maila erakutsi beharko du, auzo arteko toka jaurtiketa egingo baita.

Festekin bukatzeko, zerbitzari lasterketa erraldoia egingo dute. Bi mailatan banatu dute: 16 urtetik gorakoentzat, eta 10 eta 16 urte bitartekoentzat. Programazioaren azken ekintza izango da eta 20:00etan hasiko da.

Programazioa

Uztailak 26, ostirala

  • 18:30 Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa “Baloi bakar bat ere ez barrura“. Plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
  • 18:55 Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.
  • 19:00 Haurren danborrada banderadunarekin auzotik desfilatuko dute akordeoijole, buruhandi eta Bidasoako Erraldoiekin batera.
  • 19:30-21:00 Pintxo potea Plaza txikiko txoznetan.
  • 22:15 Plazatxoan, Bakarrizketa saio erraldoia Kike Biguriren eskutik Desde mi punto de vista ikuskizuna. Sexua, pandemia, telebista eta antzeko gauzei
    buruzko bakarrizketa ikuslegoaren baimenarekin.
  • 00:00 Rock kontzertua Apaga y Vámonos eta Deklibe talde irundarren eskutik.

Uztailak 27, larunbata

  • 10:30-12:00 Arrantza lehiaketa haur eta gazteentzat. Faisai Irlako barandatik Behobiako Nazioarteko zubiraino. 16 urte artekoentzat. Nahiz eta gurasoen
    laguntza izan, haurrak izan daitezela parte hartzen dutenak.
  • 15:00 Munduko Truck Txapelketa Forest Pioneeren babesarekin. Izen ematea 16:00ak arte.
  • 16:30 Haur eta gazteentzat saioa, Plaza txikian Giza Futbolina Artia Gaztelekuren eskutik 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Parte hartu ahal izateko Artia Gaztelekuko arduradunengana hurbildu. Ondoren askari eder bat izango dugu.
  • 17:00 Plastikozko Motorren Lasterketa Plaza Txikiko Taka-taka zirkuitoan 4 urterarte. Parte hartzaile bakoitzak bere monoplaza ekarriko du. Gure mekanikokek errebisioa pasako dute trukaturik ez daudela zihurtatzeko.
  • 18:30 Diskofesta haur eta gaztetxoentzat DJ Oihan Vegaren eskutik.
  • 19:30 Parrokian Ez ohiko Kontzertua Atzokoak eta Bidasoaldeko Abesbatzaren eskutik
  • 00:00 Diskofesta erraldoia DJ Oihan Vegaren eskutik. Mozorroen festa “Ezkontzara goaz” leloarekin. Anima zaitez eta mozorrotuta hurbildu.

Uztailak 28, igandea

  • 12:00 Toka jaurtiketa auzokoentzat. Izen emateko epea 12:30ak arte.
  • 14:00 Zikiro jatea Zugarramurdiko artisau maisuen eskutik. Alde Iluna Elkarteak antolatuta.
  • 17:00 Jai giroa “Peña Poteo” Txarangaren eskutik.
  • 17:30 34. Toka jaurtiketa auzoko emakumeentzat. Izen emateko epea 18:00ak arte.
  • 19:00 I. Alpargata Jaurtiketa Txapelketa Calzanoren babesarekin.

Uztailak 30, Astearte

  • 16:00 Margo lehiaketa haur eta gazteentzat 14 urte arteko neska-mutilentzat Plazatxoan. Norberak ekar ditzala bere margoak
  • 16:00-18:30 Plazoletan haurrentzako jolasak, puzgarri interaktibo eta joku inklusiboekin.
  • 18:00 “Adardun Alaiak” 37. Barraskilo Txapelketa Nagusia. Gaizki neurtutako 100 zentimetroko zirkuitu sendo eta loratuan, eta metro bat itsas mailaren
    gainetik. Parte hartzaile bakoitzak ale bakar bat ekar dezake. Izen ematea 17:30tik 18:00ak arte
  • 18:30 Aparraren jai erraldoia. Ondoren askaria neska-mutilentzat Telepizzaren eskutik
  • 21:30 “Behobia Pausoko” Mus Txapelketa. Sari ederrak egongo dira bikote irabazleentzat. Izen ematea 22:00ak arte
  • 00:00 Nemux Diskofesta Behobiako plazatxoan. Zatoz dantza egitera DJ Nemuxeko animatzaileen eskutik.

Uztailak 31, asteazkena

  • 10:00 Patata tortilla lehiaketa nagusia auzoko plazatxoan Forest Pioneeren babesarekin. Parte hartzaileek beraien sukalde tresnak eramango dituzte
    eta sukaldatzeko osagaiak berriz antolakuntzak jarriko ditu.
  • 11:00 Hotsandiko Meza Nagusia Jesusen Bihotz Sakratuaren Parrokian auzoko zenduen alde. Amaieran San Inazioren martxa interpretatuko da Bidasoaldeko Abesbatzaren partaidetzarekin.
  • 12:00 Auzoarteko toka jaurtiketa nagusia. Trofeoa emango zaio auzoko onenari. Izen emateko epea 12:30ak arte.
  • 12:30 Behobia dantzan “Muxikoak” Oinkada taldearekin.
  • 14:00 Ohiko Picon Piconiere.
  • 18:00 Behobiako Errepublika Independientearen 66. Umorezko Tourra. Mendipeko pilotalekutik abiatuta. Ibilbidearen zailtasuna, zulaketak eta
    bizikleta eroren bat agertu arren, Tourra plazatxoko helmugara iritsiko da 19:00tan.
  • 18:00 Zehaztasun Txapelketa penalti jaurtitzaile trebeentzat. Erne! Pilota barrura sartu behar da.
  • 20:00 Zerbitzari Lasterketa Erraldoia bi mailatan. 16 urtetik aurrera. 59. Ohiko Zerbitzari Lasterketa: Alde Zaharreko Belodromoa, Bidasoaren
    ur ertzetako bidegorriaren pista eta azkenik denboraren tunela ibilbide bezala. Izen ematea 19:45ak arte.
    10 eta 16 urte bitartean. 16. Trinkete Jatetxe Ostatuaren Saria. Izen ematea 19.45ak arte.
  • 22:00 Jaien amaiera.

No hay comentarios: