Sormena garatzera gonbidatu dituzte irundarrak
Udal Marrazketa eta Pintura Akademia eta Udal Zeramika Tailerra ikasturte berrirako prest dira. Hilaren 20ra arte apunta daitezke herritarrak.
Udal Marrazketa eta Pintura Akademia eta Udal Zeramika Tailerra ikasturte berrirako prest dira. Matrikulazio kanpaina abiatu dute bi zentroek, hilaren 20a (ostirala da) izango da apuntatzeko azken eguna. Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturtea eta ekainera bitarte luzatuko dute. Bitarte horretan, irundarrek hamaika marrazketa eta pintura ikastaro eta zeramika tailerretan parte hartu ahalko dute, udaleko iturrien arabera, “hainbat teknikaren bidez beren sormena garatzeko”.
Lotura honetan tailer guztien eskaintza, ordutegiak eta informazio osagarri guztia kontsulta daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario