Udaletxea, laranjez fibrosi kistikoagatik
Hilaren 8an da Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna, eta gaitza ezagutarazteko, fatxada laranjez argiztatuko da igandean, 20:29tik 00:00etata.
Hilaren 8a (igandea) Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna da, eta Irungo Udalak jakinarazi du egun horrekin bat egingo duela. Hori dela eta, udaletxeko fatxada kolore laranjarekin argiztatuko da, Arnasa Gipuzkoa Fibrosi Kistikoa elkartearen eskariarekin bat eginez. Argi laranjak 20:29an piztu eta 00:00etan itzaliko dira, efizientzia energetikoa dela eta.
Udaletxea argiztatzearen helburua da fibrosi kistikoa ezagutaraztea eta gaitzaren inguruan kontzientziatzea. Fibrosi kistikoa gaixotasun genetiko, degeneratibo eta kroniko bat da, eta arnas eta digestio aparatuei erasaten die nagusiki. Gaitzaren inguruko informazio gehiago Arnasa elkartearen webgunean topa daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario