miércoles, 2 de octubre de 2024

Lan bila dabiltzanentzako ikastaroak eskainiko ditu Bidasoa Bizirikek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles  día 2 de Octubre de 2024.

Lan bila dabiltzanentzako ikastaroak eskainiko ditu Bidasoa Bizirikek

Etorkizun profesionala hobetzeko aukera emango dieten trebetasun berriak eskaintzea da ikastaro horien helburua. Lehen saioa urrian hasiko da.

Lan bila dabiltzanentzat ikastaroak antolatu ditu Bidasoa Bizirikek. Nuria Alzaga lehendakariak azaldu duenez, “etengabeko prestakuntza funtsezkoa da gaur egungo lan merkatua lehiakor mantentzeko”, horregatik etorkizun profesionala hobetzeko aukera emango dien trebetasun berriak eskaintzea da horien helburua. Lehen ikastaroa urrian hasiko dela aurreratu dute.

IT Txartelaren ziurtagiriak lortzeko prestakuntza laburrak edota adimen artifiziala enplegua bilatzeko ikastaroa dira eskaintzen dituztenetako batzuk, eta horiei Lanbidek eskaintzen dituen kurtsoak gehitu behar zaizkie. Azken horiek egiterakoan ziurtagiri bat jasoko dute ikasleek. Zerbitzu administratiboa eta orokorraren ikastaroa adibidez, azaroan hasiko da.

Halaber, Bidasoa Bizirikek orientazio zerbitzu bat eskaintzen duela nabarmendu du Estitxu Urtizberea lehendakariordeak. Tenikariek profil profesionala eta ikasketak definitzen lagunduko diete laguntza eskatzera joaten direnei, eta eskaintzei buruzko kontsultak egiteko edota CV prestatzeko laguntza zerbitzua eskaintzen dute ere.

Xehetasun gehiago nahi izan ezkero Bidasoa Biziriken webgunean edota 943 50 96 00 telefonora deituta eskura daiteke.

No hay comentarios: