Irungo 35 entitatek abenduaren 4an Gabonetako argiak pizteko ekitaldian euskararen erabilerarik eza publikoki salatu ondoren, Udalak ohar baten bidez erantzun bat eman zuen atzo, azken orduan.

Gertakari horien ondorioz hirian sortu diren erreakzioei dagokienez, adierazi dute Udala ez dagoela “iritzi honetatik kanpo”, eta azaldu dute aste honetan bertan bilera bat egingo dutela ekitaldiko parte-hartzaile guztiekin, bai eta hiriko elkarte ezberdinekin, “beren iritziak entzun ahal izateko”

Gainera, Udalak hau "berriro geratu ez dadin" lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.