jueves, 19 de diciembre de 2024

Puianako baratze ekologikoen zozketa publikoa egin dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 19 de Diciembre de 2024.

Puianako baratze ekologikoen zozketa publikoa egin dute

'Irungo Baratze Parkean' baratze ekologikoak erabiltzeko baimena emateko zozketaren emaitzak biltzen dituen zerrendak argitaratu dituzte.

Irungo Udalak jakitera eman duenez, hilaren 16an egin zuten Puianako baratze ekologikoen zozketa publikoa Mugikortasuneko eta Garapen Jasangarriko ordezkariaren lehendakaritzapean.

Orain, esleipendunen behin-behineko zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratu dituzte Irungo Udaleko iragarkien taulan eta udalaren web orrian. Zerrenda horietan dauden pertsonek erreklamazioak aurkezteko aukera dute hamar laneguneko epean, zerrenda argitaratu ondoko egunetik aurrera kontatuta.

Hots, esleipendunei baratzeen behin-behineko esleipena ere jakinarazi zaie, eta hilaren 23ra arte (egun hori barne) dute horiek aukera esleipena onartu edo uko egiteko. Zehaztu dutenez, eskabideak aurkezteko ezarritako modu berean egin behar zaio uko behin behineko esleipenari.

Halaber, behin-behineko esleipendunak behin betiko bilakatuko dira dagokion fidantzaren gordailua egin ondoren. Aurretik aipatutako beteko ez balitz, pertsona horri dagokion baratzea libre geratu eta beste pertsona bati esleituko litzaioke, itxarote zerrendaren ordena jarraiki.

No hay comentarios: