Zabalik Irungo 'Munduari Bira' programan izena emateko epea
Adierazpide kultural eta sozialen aniztasuna ezagutzeko programa bat da, lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua.
GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, gaur ‘Munduari bira’ programaren bigarren blokean izena emateko epea ireki da, urtarrilaren 9ra arte zabalik egongo dena.
Adierazpide kultural eta sozialen aniztasuna ezagutzeko programa bat da, lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua. Honen bitartez dibertsitatea eta kultura-aniztasuna lantzen dira, eta askotariko alorretako gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du. Horrela, zenbait balio lantzen dira zeharka, hala nola lankidetza, elkartasuna, enpatia eta errespetua.
Oraingo honetan, parte-hartzaileek Afrika ezagutzeko aukera izango dute, euriaren makila edo Egiptoko falafela egiteko tailerren bidez, besteak beste. Gainera, blokeari amaiera emateko euriaren jaialdi bat antolatuko da.
Tailerrak urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean eta otsailaren 1ean egingo dira, 10.00etatik 13.00etara, Erdiguneko haurtxokoan (Gipuzkoa hiribidea, 8), eta izen-emateak udal webgunearen bitartez egin daitezke. Tailerrak doakoak izango dira eta kultura-aniztasuna, elkarrekiko ezagutza eta errespetua lantzea dute helburu, beste balio batzuen artean.
Urtearen lehen erdian, beste bloke hauek ere egingo dira: Europa, otsaila eta martxoa bitartean Lapitzeko haurtxokoan; Asia, martxoa eta apirila bitartean Kateko haurtxokoan, eta Ozeania, maiatza eta ekaina bitartean, El Rancho haurtxokoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario