jueves, 29 de enero de 2026

2026-2027 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea hastear da

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 29 de Enero de 2026.

2026-2027 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea hastear da

Otsailaren 2tik 13ra arte iraungo du Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrematrikulatzeko epea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri du otsailaren 2an hasiko dela 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea, eta otsailaren 13ra arte luzatuko da. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egin behar dutenek egin beharko dute aurrematrikula. Familia bakoitzak eskabide bakarra eskatu beharko du, hala ere, ikastetxe bat baino gehiago aukeratzeko aukera izango dute, lehentasun ordenan.

Eskaera aurrez aurre egin daiteke ikastetxeetan, baita Ikasgunea plataforman ere, telematikoki. Martxoaren 4an eskatzaileen zerrenda argituratuko dute; martxoaren 24an behin behineko zerrendak; eta, apirilaren 21ean behin betikoak. Erreklamazioak egiteko aukera izango dute apirilaren 13ra arte, eta maiatzaren 25an, gorako errekurtsoak aurkezteko eguna izango dute. 

Bestalde, Irungo Udalak familiei gogorarazi die 2 urtekoen gelan edo ondoko ikasmailetan eskolatuta dauden ikasleek ez dutela aurrematrikularik egin behar, beti ere ikastetxe berean jarraitzen badute. Eskabideak aurkezteko datak ez du eraginik izango balorazioan, guztiek irizpide berak izango dute eta.

Irunen erroldatutakoek bost puntu esku eskuratuko dituzte gertutasunagatik udalerriko ikastetxe publiko edo itundu guztietarako. Etxetik gertuen dutenerako, berriz, zazpi puntu eskuratuko dituzte. 

No hay comentarios: