jueves, 29 de enero de 2026

EH Bilduk Txinzerreko langileen lan hitzarmenaren negoziazioak abiatzeko eskatu du

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 29 de Enero de 2026.

EH Bilduk Txinzerreko langileen lan hitzarmenaren negoziazioak abiatzeko eskatu du

EH Bilduk Txinzerreko langileen aldarrikapenak aintzat hartu ditu, eta zuzendaritzari arduraz jokatzeko eskatu dio.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Txinzerreko langileen greba-komiteak Irungo San Juan plazan, lan hitzarmen berriaren negoziazioak blokeatuta baitaude. 23 egun daramate greban, eta langileek zuzendaritzari eskatu diote beren lan-baldintzak udal-langileenekin parekatzeko negoziazioekin hastea. EH Bilduk bat egin du langileen aldarrikapenekin, eta zuzendaritzari lan hitzarmen berriaren negoziazioekin ekin diezaiola eskatu dio. 

Gainera, Irun eta Hondarribiko udalen menpeko enpresa publikoa denez, gatazkaren irtenbidea udalen ere dagoela ulertzen dute EH Bildukoek. Bertako langileen lan baldintzak udal langileen lan-baldintzetara egokitzeko eskatu diote enpresako zuzendaritzari. Txinzerreko zuzendaritzari arduraz jokatzeko eskatu diote, “lan gatazkak negoziazioarekin bakarrik bideratzen baitira”.

Bukatzeko, EH Bilduk argi esan du egoera bideratzeko elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatzen jarraituko dutela, “baita helburu horretan aurrera egiteko proposamenak lantzeko konpromisoa hartu ere”.

No hay comentarios: