jueves, 11 de junio de 2026

Bihar irekiko dituzte barrakak, salmenta-postuak eta txosnak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 11 de Junio de 2026.

Bihar irekiko dituzte barrakak, salmenta-postuak eta txosnak

Barrakak uztailaren 2ra bitarte izango dira Ficoban, eta hilaren 13an, 18 eta uztailaren 2an prezio murriztuan izango dira.

Irunen festetarako azken prestakuntzak egiten ari dira egunotan, eta bihartik aurrera, hilak 12, prest izango dira Luis Marianoko salmenta-postuak eta Urdanibia plazako txosnak, uztailaren 1era arte. Barrakak, berriz, etzi, larunbatarekin, irekiko dituzte Ficobako aparkalekuan. Hauek uztailaren 2ra arte egongo dira irekita. 

Larunbatean, lehenengo egunean, hilaren 18an eta uztailaren 2an barrakek prezio murriztua edukiko dute. Bestalde, pertsona guztientzako jai inklusibo eta irisgarriak izateko barrakek musika eta argiak itzaliko dituzte hilaren 17an, 24an eta 25ean, 17:00etatik 19:00etara (17an 20:00ak arte). Horrela, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (TEA) duten edota hipersentsibilitatea duten pertsonek barrakez gozatzeko aukera izango dute. 

No hay comentarios: