jueves, 11 de junio de 2026

Itziar Bergarak hasiera ofiziala emango die aurtengo sanmartzialei

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 11 de Junio de 2026.

Itziar Bergarak hasiera ofiziala emango die aurtengo sanmartzialei

Mediku, ikertzaile eta Biogipuzkoako zuzendari zientifiko irundarrak aurtengo festen agur ofiziala egingo du hilaren 23an, udaletxeko balkoitik.

Gutxi falta da Irunen sanmartzialetan murgiltzeko, eta gaur jakinarazi dute nor izango den aurtengo pregoilaria. Itziar Bergara Mitxeltorena mediku, ikertzaile eta Biogipuzkoako zuzendari zientifikoak hasiera emango die hamaika eguneko jaiei. Osasungintza arloan eta bizi kalitatea hobetzen urteetan egindako lanaren aitortza izango da. Ekainaren 23an, 21:30ak aldera udaletxeko balkoian izango da, jaiei hasiera ofiziala emateko. 

Bergarak urteak daramam osasungintza lanean, eta 2022. urtetik Biogipuzkoako Osasun Ikerketarako Institutuko zuzendari zientifikoa da. Orotara, 400 profesiionalek lan egiten dute Biogipuzkoan: onkologia, gaixotasun neurologikoak eta bestelako aurrerapenak ikertzen. Zuzendaria izateaz gain, zahartzeari, osasun komunitarioari, osasunari eta generoari buruzko kongresu ikastaroak irakatsi ditu.

“Itziar Bergarak gure jaietan nabarmendu nahi ditugun balioak irudikatzen ditu: gizartearekiko konpromisoa, zerbitzu publikoen defentsa eta herritarren zerbitzura jarritako ezagutza”, eskertu du Cristina Laborda alkateak.

No hay comentarios: