lunes, 15 de junio de 2026

Musika eta Dantza Eskolak eta Kontserbatorioak Musikaren Eguna egingo dute ostegunean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 15 de Junio de 2026.

Musika eta Dantza Eskolak eta Kontserbatorioak Musikaren Eguna egingo dute ostegunean

17:00etan hasita, ikasleek ikasturtean landutako musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte Zabaltza plazan.

Musikaren Eguna hilaren 21ean, igandearekin, izango da. Hori dela eta, Kontserbatorioko eta Dantza eta Musika Eskolako ikasleek ostegun honetan, hilak 18, hainbat emanaldi egingo dituzte Zabaltza plazan. 17:00etan hasita, kalejira bat egingo dute plazaren inguruak girotzeko, eta 17:30ean ikasleen txanda izango da. 

Lau urtetik hasi eta helduetaraino ikasturtean landutakoa erakutsiko dute talentua eta ilusioa partekatuta. Bandaren, orkestraren, abesbatzen, folk taldeen, pop rockaren, big banden eta beste taldeen emanaldiak izango dira arratsaldean, baita dantza emanaldi pare bat ere. 

Aurkezpenean Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkaria eta Amaya Liceaga ikastetxeko zuzendaria izan dira, eta programazio zabala dela azaldu dute. “Aukera bikaina da herritarrak Zabaltza Plazara hurbildu ahal izateko, ikastetxeko ikasleen eta irakasleen talentua ikusteko”, adierazi du Caballerok. 

No hay comentarios: