sábado, 8 de agosto de 2026

Euskal Jiran murgildu dira irundarrak

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el sábado día 8 de Agosto de 2026.

Euskal Jiran murgildu dira irundarrak

Gurdien desfilea egin dute gaur, eta milaka pertsona elkartu dira Irunen izaera euskalduna aldarrikatzeko.

Jai betean daude irundarrak. Euskal Jira dute asteburu honetan, eta giroz bete dute herria. Atzo hasi ziren, baina egun handia gaurkoa dute. Goizean, ohikoa den moduan, gurdien desfilea egin dute. Auzoka, elkarteka edota kuadrillaka antolatu dira, eta haien karrozak atera dituzte kalera. Haien artean, musika, dantza eta noski, giro ona, ez da falta izan. Bederatzi gurdi izan dira osotasunean, eta arratsaldera arte Moskuko plazan egongo dira ikusgai.

Irungo Musika Bandak ireki du desfilea, eta haren atzetik hainbat musikari ezberdin ikusi dira. Trikitiak, panderoak, akordeoiak, dultzainak, albokak… denetarik izan da. Txarangaren bat edo beste ere ikusi da, eta agian, musikaz hainbeste ez dakiten baina gogo gehien jartzen dioten pertsonak ere. Musikaren helburua dantzatzea da, eta hala izan da. Gurdien atzetik doazen irundarrek kalejirak egin dituzte, baina dantza taldeak ere bertan izan dira.

San Martzial kalean pizten da festa, eta malda korrika eta saltoka jaisten dute. Horrela, Urdanibia plazara iritsi dira, eta bertan Muxikoek girotu dute eguna. Ehunka pertsonak dantzatu dute trikiti eta panderoaren doinuetara, euskal kultura omentzen, indartzen eta sustatzen. Horretarako baita Euskal Jira, Irunen sustraiak gaur egunera ekartzeko, eta gogorarazteko eremu euskalduna dela bertakoa.

Bihar, herri kirolak

Arratsaldean Kemen Dantza Taldeak bere erromeria eskainiko du eta ondoren Ahantzi Erromeriak musika emanaldia. Azkenik, Gora Herria taldeak itxiko du gaua. Bihar, aldiz, herri kirolak izango dira protagonistak, Gipuzkoako pentatloi txapelketa egingo dute Urdanibia plazan.

Hona hemen gaur HITZAk ateratako argazkiak:

No hay comentarios: