viernes, 18 de septiembre de 2026

Astelehen gauean erabat itxiko dute AP-8a Errenteria-Orereta parean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA ,el viernes día 18 de Septiembre de 2026.

Astelehen gauean erabat itxiko dute AP-8a Errenteria-Orereta parean

21:00etatik 04:00etara guztiz etengo da Bilborako norabidean errepidea, Aginaztegiko tunelean eta Masti Loidiko zubibidean lanak egin behar dituztelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du astelehen gauean (hilaren 21ean), 21:00etatik 04:00etara, erabat itxiko dela trafikoarentzat AP-8 errepidea Bilborako noranzkoan bertako 13,000 eta 19,000 puntu kilometrikoen artean, Errenteria-Orereta parean. Lanak egin behar dituzte tarte horretan: Aginaztegiko tunelaren egoera ikuskatu behar dute beharginek, eta Masti Loidiko zubibideko dilatazio juntak konpondu behar dituzte.

Hortaz, aldundiak erabateko etete horri aurre egiteko landu dituen alternatiben berri eman du.

  • Donostia zein Bilbora joateko, Oiartzun/Errenteriako lotunean GI-20a hartu beharko dute gidariek, eta Donostiako saihesbidetik igaro.
  • Astigarragara eta Hernanira joateko, Oiartzun/Errenteriako lotunean GI-20a hartu beharko dute gidariek, eta 5. irteera erabili Intxaurrondoko norabidean. Garberako biribilgunean GI-41etik Martuteneko biribilgunera joan behar dute segidan, eta bertatik A-15ean sartu.

No hay comentarios: