viernes, 18 de septiembre de 2026

Lehen proposamenak 2027ko Udal Aurrekontu Parte Hartzaileetarako

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 18 de Septiembre de 2026.

Lehen proposamenak 2027ko Udal Aurrekontu Parte Hartzaileetarako

Aurrez aurreko bileran hautatutako hiru proposamenek emozioen kudeaketa eta kaleen garbitasuna dituzte oinarri. Internet bidez 226 proposamen bidali dituzte, eta onartutako hamahiruak datorren irailaren 28an ahalko dira bozkatu.

Prozesuaren bigarren saioa egin zen Palmera Montero gunean, bildutako ideiak finalera pasa aurretik.

Irungo Udalak iraila hasieran iragarri zuen 1,5 milioi euro jarriko zituela herritarren esku, 2027ko udal aurrekontu parte hartzaileen barruan. 1,3 milioi prozesu orokorrerako eta 200.000 gazteen prozesurako izanik, herritarrek aste batzuk izan dituzte proposamenak aurkezteko, online zein aurrez aurre.

Bada, esan eta egin, aurkeztu dituzte diru laguntzak jasotzeko proposamenak. Joan den irailaren 10ean Palmera Monteron egindako bilera irekian bertaratutako herritarrek, taldeka, hamasei proposamen egin zituzten, eta ondorengo hiruak atera ziren hautatuak.

Alde batetik, auzoetan gazteentzako eta helduentzako emozioak kudeatzeko jarduerak egiteko guneak egokitzea. Beste aldetik, hiriko espaloietan hobekuntzak egitea. Eta bukatzeko, txakurren gorotzak jasotzeko zakarrontziak indartzea. 

Bestalde, internet bidez 226 plan aurkeztu dituzte, horietatik hiru gazteen prozesuan. Orain bozkatzeko txanda da; datorren irailaren 28an eta 29an bozkatu ahal izango da. Herritar bakoitzak gehienez bost hautatu ahal izango ditu, eta guztira hamahiru proposamen aterako dira. 

Hamasei proposamen horiei beste lau gehituko zaizkie; Auzo Elkarteen Federazioaren hiru eta Herritarren Foroaren bat. Guztira aukeratutako hogei proposamenak datorren urriaren 2tik 6ra bozkatu ahalko dira udal webgunean edo HAZen bulegoetan, eta hala erabakiko da 2027ko Udal Aurrekontu Orokorrean sartuko diren proposamenak. Urriaren 2an online bozkatzeko laguntza eskainiko du udalak Zabalgune plazan 18:00etatik 20:00etara.

No hay comentarios: